zer da
prestakuntza
zerbitzuak
argitalpenak
partaidetza poltsa
loturak
 
Prestakuntza/

Astialdi Eskola
 
Jendarte Kultur Dinamizatzaile Ikastaroa
Jendarte eta Kultur Dinamizatzaile ikastaroa, egun, guztion ahotan dagoen partaidetza praktikara eramateko baliabide eraginkorra da. Gure jarduerak hobetzeko, taldeen dinamizazioan lan tresna berriak eskuratzeko eta esparru desberdinetako egitasmoak ezagutzeko aukera izango dugu.
Helburuak o Dinamizatzaileen jardueraren kalitatea hobetzeko oinarrizko ezaguera teoriko- praktikoak eskaintzea.
o Zure abileziak lantzeaz gain, zure elkarte, enpresa edo erakundearen dinamikari astindu bat emateko tresnak eskuratzea.
o Prestakuntza, hausnarketa, topaketa eta eztabaidarako gunea ahalbidetzea arlo soziokulturaleko ari diren profesional zein boluntarioei.
Edukiak o Jendarte psikologia eta talde dinamika
o Suspertze soziokulturala
o Euskal Herria marko sozio-politikoa
o Soziologia eta jendarte aldaketa
o Partaidetza, elkartegintza, boluntariotza.
o Elkarte baten kudeaketa antolaketa
o Proiektuen diseinua eta ebaluazioa
o Kolektibo ezberdinekin interbentzioa
o Jendarte kultur ekipamenduak
Baldintzak o 21 urte beteta edukitzea.
o Elkarte bateko kide aktiboa izatea.
Fitxa: o Iraupena: 205 ordu teoriko- praktiko eta 200 ordu praktiko.
o Datak: astelehenero, urritik maiatzera bitartean, eta zenbait larunbatetan (hilean behin). Egutegia eskuratzeko eskolara zuzendu.
o Ordutegia:
- Astelehenetan 16:30-20:30
- Larunbatetan: 10:00-14:00 eta 16:00-20:00
o Eusko Jaurlaritzak luzatutako Titulazio Ofiziala emango da.
Prezioa o 220€ (Aterpea ez dago prezioaren barnean)
* Laguntzailea: Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila Gazteria Zuzendaritza
 
 
HEZKIDETZAN ADITUA
 
Helburuak Hezkuntzan aritzen diren hezitzaile eta agenteekin sexu-genero sistema landuko da, Aukera Berdintasunaren inguruko araudia ezagutzeko, arlo praktiko eta teorikoaren arteko lotura definitzeko, eta genero ikuspegia hezkuntza programa edota proiektuetan txertatzeko.
Programa GENERO DESBERDINTASUNAK ETA GENERO SISTEMAK

- Genero eraikuntza sistemak
- Feminismoak eta hauen eragina
- Sexuazio prozesua// sexualitatea

HEZKIDETZA JARDUERA HEZITZAILEAN

- Hezkuntza ereduak: formala, ez formala, mistoa
- Balore heziketa eta zeharkakotasuna
- Curriculum ezkutua
- Genero azterketa hezkuntzan
- Hezkidetzaren garapen praktikoa (baliabide pedagogikoak)

PROIEKTUEN PLANIFIKAZIOA ETA KUDEAKETA BALIOEN IKUSPEGITIK
- Proiektuen planifikazioa eta kudeaketa genero ikuspegitik
- Proiektuen diseinu eta programazioa
- Genero adierazleak

ELKARTEEKIN BISITAK
- Adibidez: Aldarte, dokumentazio zentroa

Hizlariak, gaian adituak eta esparruko elkarte zein erakundeetako partaideak izango dira.
Fitxa: - Iraupena: 80 ordu teoriko eta 20 ordu praktiko.
- Data: asteazkenero, urritik martxora bitartean, eta bi asteburu.
- Ordutegia: asteazkenetan 17:00-20:00 eta larunbatetan 10:00-14:00
eta 16:00-20:00.
Prezioa: 200€
* Laguntzailea: Bizkaiko Foru Aldundiko Ahaldun Nagusiaren Kabinetea
 

ASTIALDIKO ZUZENDARI IKASTAROA 
 

Helburuak - Giza talde bat koordinatu ahal izateko beharrezko baliabideak ematea,
- Koordinatzailearen paperean sakontzea,
- Elkarteak inguratzen duen errealitatearen behaketarako metodoak garatzea, bere lana eraginkorra izan dadin.
Programa - Heziketa taldearen osaketa.
- Euskal haurreria eta gazteriaren egoera.
- Boluntariotza eta lan profesionala.
- Erakundeen kudeaketa eta antolaketa. Legedia eta legeztapen prozesuak.
- Baliabide soziokulturalak eta ekipamenduen bisitak.

Baldintzak - Astialdiko begirale titulua izatea,
- 21 urte beteta izatea,
- Titulazioa eskuratzeko, jasotzailea elkarte baten partaidea izatea edo elkartegintzarekiko konpromisoa izatea beharrezkoa da.
   
Ikastaroen fitxa:
Iraupena 100 ordu praktiko eta 120 ordu praktiko
Egutegia

Asteburuetan ikasturte batean

Lekuak Bilbon.
Oharra Eusko Jaurlaritzak luzatutako titulua emango da
Prezioa

160€ /135€*
(OHARRA: Aterpea ez dago prezioan barne)
*Amarauna Sareko elkarteetako kideentzat

   
    
  Matrikulazio epea irailaren 15tik 30era da
Matrikulatu
   
KULTUR ARTEKO HEZKUNTZAN ADITUA   
Helburuak

Kulturarteko hezkuntza lantzea, eguneroko errealitatetik abiatuta.

- Norbere burua aztertzea kultura ezberdinen aurrean.
- Kulturen arteko elkarbizitza ulertzeko bitartekoak jartzea.
- Hezitzaileoi kultur arteko hezkuntza lan egiteko baliabideak ezagutaraztea

Programa

- Inmigrazioaren zergatia eta etorkinen egoerara hurbilketa.

- Emakume etorkinen bazterketa bikoitza hausnartu.

- Kulturarteko hezkuntzaren nondiko norakoen azterketa.

- Kulturartekotasunean trebatzeko bitartekoak hezitzaileentzat.

- Kultur arteko hezkuntza lan egiteko baliabideak.

- Kide berrien errealitatearen ezagupena.

- Norbere buruaren azterketa kultura ezberdinen ezagutzaren aurrean

- Inmigrazioan lan egiten duten kolektibo ezberdinak ezagutu

- Kultura arteko Gizarte Bitartekaritzaren zergatia ulertu

- Gatazkak konpontzeko baliabideak

Fitxa - Hezitzaileei zuzendua (irakasleak, begiraleak, gizarte hezitzaileak…).
- Hizlariak gaian adituak eta esparruko elkarte zein erakundeetako partaideak izango dira.
- Iraupena: 80 ordu teoriko eta 20 ordu praktiko.
- Data: asteartero, urritik martxora bitartean, eta Bi larunbata.
- Ikastaroaren iraupena: Urritik Martxora
- Ordutegia: Asteartetan 17:00-20:00 eta larunbatetan 9:30-14:30 eta 16:00-19:00
Prezioa 200€
Laguntzailea Eusko Jaurlaritzako Inmigrazio zuzendaritza
   
   
Gizarte Kultur Dinamizatzaile Ikastaroa   
Helburuak - Dinamizatzaileen jardueraren kalitatea hobetzeko oinarrizko ezaguera teoriko-praktikoak eskaintzea.
- Zure abileziak lantzeaz gain, zure elkarte, erakunde, herri mugimenduaren dinamikari astindu bat emateko tresnak eskuratzea.
- Prestakuntza, hausnarketa, topaketa eta eztabaidarako gunea ahalbidetzea, gizarte eta boluntarioen mugimenduko agente aktibo diren pertsonei.
Programa o Gizarte psikologia eta talde dinamika
o Susperketa sozio-kulturala
o Euskal Herria marko sozio-politikoa
o Soziologia eta gizarte aldaketa
o Partaidetza, elkartegintza, boluntariotza.
o Elkarte baten kudeaketa antolaketa
o Proiektuen diseinua eta ebaluazioa
o Giza talde ezberdinekin interbentzioa
o Gizarte kultur ekipamenduak
Baldintzak o 21 urte beteta edukitzea.
o Elkarte bateko kide aktiboa izatea
Ikastaroen fitxa:
Iraupena : 205 ordu teoriko-praktiko eta 200 ordu praktiko
Egutegia asteartero, urritik maiatzera bitartean, eta zenbait larunbatetan (hilean behin). Egutegia eskuratzeko eskolara zuzendu
Ordutegia - Astearteetan 16:30-20:30
- Larunbatetan: 10:00-14:00 eta 16:00-20:00
Oharra o Eusko Jaurlaritzak luzatutako Titulazio Ofiziala emango da
Prezioa 50 euro
   
Eusko Jaurlaritzako Kultura saila Gazteria Zuzendaritza
    
 
   
   
ASTIALDIKO BEGIRALE IKASTAROA 
Helburuak - Ume eta gazteekin lan egiteko gai izango diren begiraleak sortzea
- Astialdiko heziketan hausnarketa eta teori marko baten ezagupenari hasiera ematea
- Ikaslea edozein ekintza programatzeko eta horren inguruko hausnarketa eta auto-kritikarako prestatzea
Programa

- Talde dinamika
- Psikologia ebolutiboa
- Soziologia: Aisia eta astia, Elkartegintza, Inguruaren azterketa eta Programazioa
- Heziketa astialdian
- Begirale tipologia
- Sexualitatea
- Zehar lerroak: Hezkidetza, Kulturartekotasuna
- Udalekuak eta kanpamenduak
- Naturaren pedagogia
- Euskal Herrian hezten
- Euskal jolasak
- Lehen Sorospenak

Baldintzak - 18 urte izatea 2009ko abendua baino lehen
- Titulazioa eskuratzeko jasotzailea elkarte baten partaidea izatea edo elkartegintzarekiko konpromisoa ziurtatzea beharrezkoa da
Ikastaroen fitxa:
Iraupena -200 ordu teoriko eta 120 ordu praktikoak.
Egutegia - Bi modalitate:
+Era estentsiboan: asteburuetan, hilabetean behin 2 ikasturtetan zehar.
+Era intentsiboan: astearte eta ostegun arratsaldetan eta zenbait asteburutan, ikasturte batean.


Ordutegia +Era estentsiboan:Kanpoko asteburuetan: larunbateko 10etatik igandeko 5ak arte.
Larunbatetan: 10:00-14:00 eta 16:00-20:00
Igandeetan: 10:00-14:00
+Era intentsiboan:Kanpoko asteburuan: larunbateko 10etatik igandeko 5ak arte.
Astearte eta ostegunetan: 16:00-20:00
Larunbatetan: 10:00-14:00 eta 16:00-20:00
Lekuak · Era estentsiboan: Bilbon, Durangaldean, Ezkerraldean, Lea-Artibain, Urdaibain, Hego Uriben, Getxon, Uribe Kostan, Agurainen, Gasteizen, Amurrion, Laudion, …
· Era intentsiboa: Bilbon.
Prezioa - Era estentsiboan: 150 € urte bakoitzean/130€ urte bakoitzean *.
- Era intentsiboan: 310€ (bi epetan ordaintzeko aukera emango da)/260 €*.
(OHARRA: Aterpeak ez daude prezioan barne)
* Amarauna Sareko elkarteetako kideentzat
   
Laguntzailea: Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Saila eta Arabako Gazte Foru Erakundea
    
 
Matrikulatu
 1. orrialdea 1 (e)tik   
 
 
Bai euskarari ziurtagiria   Css Egokiak! Zabalbide 26, behea. 48006 Bilbo. Tel. 944320445 Fax: 944335905 bulegoa@urtxintxaeskola.org
Administrazioa