• euskara bai euskarari
Babesle:
Jendarte Kultur Dinamizatzailea
Jendarte Kultur Dinamizatzailea
Gure jarduerak hobetzeko, taldeen dinamizazioan lan tresna berriak eskuratzeko eta esparru desberdinetako egitasmoak ezagutzeko aukera izango dugu ikastaro honen bitartez. Ikasturteko iraupena izango du eta bi modalitate daude aukeran: astean zehar ala asteburuetan.
Helburua:
- Jendarteko kultur dinamizatzailearen lana ezagutu eta edukietan sakontzea.
- Dinamizatzaileen jardueraren kalitatea hobetzeko oinarrizko ezaguera teoriko- praktikoak eskaintzea.
- Norbere abileziak lantzeaz gain, norbere elkarte, enpresa edo erakundearen dinamikari astindu bat emateko tresnak eskuratzea.
- Prestakuntza, hausnarketa, topaketa eta eztabaidarako gunea ahalbidetzea arlo soziokulturalean ari diren profesional zein boluntarioei.



Edukia:
- Jendarte psikologia eta talde dinamika
- Suspertze soziokulturala
- Euskal Herriaren marko sozio-politikoa
- Soziologia eta jendarte aldaketa
- Partaidetza, elkartegintza, boluntariotza
- Elkarte baten kudeaketa eta antolaketa
- Proiektuen diseinua eta ebaluazioa
- Kolektibo ezberdinekin interbentzioa
- Jendarte kultur ekipamenduak



Baldintza:
- 21 urte beteta edukitzea.
- Elkarte bateko kide aktiboa izatea.
Nori zuzendua:
21 urtez gorakoei zuzendua.
Oharra:
Urritik maiatzera.

Asteburuetan:
Ostiraletan 16.30etatik 20.30etara
Larunbatetan: 10:00-14:00 eta 16:00-20:00
Iraupena:
205 ordu teoriko praktiko, eta 200 ordu praktiko
Egutegia:
Egutegi zehatza bulegoan
Lekua:
Bilbo
Prezioa:
220 €