• euskara bai euskarari
Babesle:
Astialdiko ZuzendariaAstialdiko Zuzendaria
Astialdiko Zuzendaria
Astialdiko jardueretan koordinatzaile zein zuzendari lanak egiteko beharrezkoa den titulazioa da hau. Udalekuetan, aisialdiko jardueretan edota programa soziokultural anitzetan topatzen dugun figura.
Helburua:
- Begirale talde bat koordinatu ahal izateko beharrezko baliabideak ematea.
- Koordinatzailearen paperean sakontzea.
- Elkarteak inguratzen duen errealitatearen behaketarako metodoak garatzea, bere lana eraginkorra izan dadin.

Edukia:
- Heziketa taldearen osaketa.
- Euskal Herriko haur eta gazteen egoera.
- Boluntariotza eta lan profesionala.
- Erakundeen kudeaketa eta antolaketa. Legedia eta legeztapen prozesuak.
- Baliabide soziokulturalak eta ekipamenduetara bisitak.


Baldintza:
- Astialdiko begirale titulua izatea.
- 21 urte beteta izatea.
- Titulazioa eskuratzeko, jasotzailea elkarte baten partaidea izatea edo elkartegintzarekiko konpromisoa izatea beharrezkoa da.


Nori zuzendua:
21 urtez gorako gazte eta helduei.

Oharra:
Modalitate estentsiboa:
Ikasturte batean zehar hilean behineko maiztasunez asteburuetan egiteko ikastaroa da.

Modalitate intentsiboa:
Urritik abendura bitartean, astelehen eta asteazkenetan egiteko ikastaroa da. Horrez gain asteburu bat ere egongo litzateke.
Iraupena:
100 ordu teoriko eta 120 ordu praktiko
Egutegia:
Egutegi zehatza bulegoan
Lekua:
Bilbo
Prezioa:
160 €