• euskara bai euskarari
Babesle:
Kulturartean igeri egin nahi dut!
Kulturartean igeri egin nahi dut!
Urtxintxa Eskolan kulturartekotasuna, aniztasun egoeraren aurrean, izan behar dugun ikuspegi bezala ulertzen dugu, berdintasunean oinarritua eta aniztasuna aberasgarri bezala ulertzen duena. Kulturarteko hezkuntza, korronte pedagogiko bat baino gehiago da: mundu ikuskera berri bat da eta gainera, jendartea ulertzeko eta antolatzeko irizpideak markatzen dizkigu.
Helburua:
• Norbere burua aztertzea kultura ezberdinen aurrean eta kulturen arteko elkarbizitza ulertzeko bitartekoak jartzea.
• Kulturarteko hezkuntzaren ikuspegia ikastetxeetan txertatzeko bitartekoak ezagutzea.
• Kulturartekotasunean hezteko estrategiak ezagutzea.

Edukia:
• Hezitzaileon papera aztergai: Gure jarrera kultura ezberdinen aurrean.
• Aurreiritziak eta estereotipoak saihesteko bideak.
• Kulturarteko hezkuntzaren beharra.
• Kulturarteko hezkuntzaren oinarri teorikoak.
• Kulturartekotasuna ikastetxeetan.
• Immigrazioaren errealitatea gure ikastetxeetan.
• Kulturartekotasuna lantzeko baliabideak eta estrategiak: bost kontinenteetako jolasak, tailerrak eta ipuinak.
• Kulturartekotasunean hezteko estrategiak.
Baldintza:

Oharra:
• Data: azaroak 7, 14 eta 21.
• Iraupena: 12 ordu
• Ordutegia: 16:00etatik 20:00etara

*Partaide bakoitzak “Jira Bira Munduari begira” liburuaren ale bana jasoko du.

Egutegia:
Azaroak 7, 14 eta 21
Lekua:
Bilbo
Prezioa:
65 €