• euskara bai euskarari
Heziketa premia bereziak astialdian
Helburua:
- Aisialdi inklusiboan hezitzailearen jarrera aztertzea.
- Heziketa berezian, hausnarketaren eta marko teorikoaren ezagupenari hasiera ematea.
- Behar berezia duten ume eta gazteekin lan egiteko baliabideak eskaintzea.
Edukia:
- Heziketa bereziaren kontzeptua, historia, aurrekariak…
- Inklusibilitatea: aisialdiaren garrantzia behar berezia duten umeentzat.
- Adimen, motore, ikusmen, entzumen…. urritasunaren aurrean nola jokatu.
- Jarduera ludikoen egokitzapena; jolasak, kirolak, tailerrak, ipuinak …
- Heziketa premia bereziak dituzten umeekin garatzen diren egitasmoen ezagupena.
- Elkarte eta ekipamenduetara bisitak.
Nori zuzendua:
Hezitzaileei, begiraleei, zuzendariei edo interesa duen edonori zuzendua.
Oharra:
Urritik abendura:
ostiraletan 17:00-20:00 eta larunbatetan 10:30-13:30
Egutegia:
Egutegi zehatza bulegoan
Lekua:
Bilbo
Prezioa:
165 €