Babesle:


Astialdiko Begiralea
Astialdiko Begirale Ikastaroa eskaintzen hamaika urte daramagu. Bizkaiko zein arabako herri, hiri eta auzoetan, instituzio, elkarte edo entitateen bitartez hainbat tokitan eskaini ohi dugu ikastaro hau.
Bi urteko ikastaroa zein ikasturte bateko ikastaroa modu intentsiboan egin nahi izanez gero.
Helburua:
- Ume eta gazteekin lan egiteko gai izango diren begiraleak sortzea.
- Astialdiko heziketan, hausnarketa eta marko teoriko baten ezagupenari hasiera ematea.
- Ikaslea edozein ekintza programatzeko eta horren inguruko hausnarketarako eta auto-kritikarako prestatzea.
Edukia:
- Talde dinamikak, Psikologia ebolutiboa, Sexualitatea.
- Inguruaren azterketa eta programazioa.
- Heziketa astialdian, Begirale tipologia.
- Zehar lerroak: Hezkidetza eta Kulturartekotasuna.
- Udalekuak eta kanpamendua, Naturaren pedagogia.
- Euskal Herrian hezten, Jolasak.

Baldintza:
- 18 urte beteta izatea ikastaroa hasiko den urte bereko abendua baino lehen.
- Titulazioa eskuratzeko, jasotzailea elkarte baten partaidea izatea edo elkartegintzarekiko konpromisoa izatea beharrezkoa da.
Nori zuzendua:
18 urtez gorako gazte eta helduei zuzendua
Oharra:
Modalitate estentsiboa:
Hilabetean behin asteburu bat izaten da ikastaroaren egutegiaren barnean eta bi ikasturteko iraupena du.
Modalitate intentsiboa (Bilbo):
Astearte eta ostegunetan, urritik maiatzera bitartean izango da ikastaroa eta, horrez gain, asteburu batzuk.
Iraupena:
100 ordu teoriko eta 120 ordu praktiko
Egutegia:
Egutegi zehatza bulegoan
Lekua:
Bilbo, Durangaldea, Uribe Kosta, Aiaraldea, Arratia, Lea Artibai, Gernika, Arabar Errioxa, Gasteiz...
Prezioa:
310 €