• euskara bai euskarari
Babesle:
Gorputz adierazpena: harreman eta komunikazio bide bat
Gorputz adierazpena: harreman eta komunikazio bide bat
Zeinua, hitza baino lehenago daukagun adierazpena da. Gorputzak zerbait esaten du, zerbait adierazten du. Daukagun lehenengo komunikazio bidea da. Gizakia une oro ari da komunikatzen, jaiotzen den unetik, hitzik gabe ere. Gorputz Adierazpena gizakiaren berezko lengoaia da, eta honek, hezitzaileoi hainbat arlotara heltzeko aukera emango digu, komunikatuz, sormena landuz, gorputzaren kontzientzian sartuz… Norbere gorputza eta adimenaren ezagutza sakona bultzatzeko bidea da hau.
Helburua:
• Pertsonen kontzeptua osotasun bat bezala sentitzea.
• Mundua ulertzeko eta adierazteko modu propioa ikastea.
• Autoestimua lantzea.
• Norbere ezagutza sakona.
• Gure gorputzarekin konektatzea.
Edukia:
• Sentsopertzepzioa: Pentsatu- sentitu- egin.
• Arnasa.
• Mugimendua.
• Komunikazioa.
• Sormena.

Oharra:
• Data: maiatzak 25.
• Iraupena: 8 ordu
• Ordutegia: 9:30etik 14:30era eta 16:00etatik 19:00etara.

*Partaide bakoitzak XAKE MATEaren alea jasoko du.
Egutegia:
Maiatzak 25
Lekua:
Bilbo
Prezioa:
45 €