Kulturarteko Hezkuntzan Aditua
Gure jendartean inmigrazioaren ondorioz, egoera argi bat antzematen da: kultura ezberdinak biltzen gara herri eta hirietan. Errealitate honi etekin positiboa ateratzeko, Urtxintxa Eskolak ikastaro hau proposatzen du.
Inmigrazioaren egoera eta zergatiak lantzeaz aparte, hezkuntza munduan kultur arteko hezkuntzak duen garrantzia azpimarratuko da. Partaideei beraien esparruan kulturartekotasuna lantzeko baliabideak emango zaizkie.
Bi aukera. Ikus oharrak.
Helburua:
- Norbere burua aztertzea kultura ezberdinen aurrean.
- Kulturan arteko elkarbizitza ulertzeko bitartekoak jartzea.
- Hezitzaileoi kulturarteko hezkuntzan lan egiteko baliabideak ezagutaraztea.
Edukia:
- Inmigrazioaren zergatia eta etorkinen egoerara hurbilketa.
- Emakume etorkinen egoera.
- Kulturarteko hezkuntzaren nondik norakoen azterketa.
- Kulturartekotasunean trebatzeko bitartekoak hezitzaileentzat.
- Kulturarteko hezkuntza lantzeko baliabideak.
- Kide berrien errealitatearen ezagupena.
- Norbere buruaren azterketa kultura ezberdinen ezagutzaren aurrean.
- Inmigrazioan lan egiten duten kolektibo ezberdinak ezagutuz.
- Kulturarteko Gizarte Bitartekaritzaren zergatia ulertuz.
- Gatazkak konpontzeko baliabideak.
Nori zuzendua:
Irakasleak, begiraleak, gizarte hezitzaileak, kulturarteko dinamizatzaileak…
Oharra:
Urtarriletik maiatzera gazteleraz:
Astelehen goizero eta bi asteburu.
Ordutegiak> 10:00-13:00 eta larunbatetan 10:00-14:00 eta 16:00-20:00.
Egutegia:
Egutegi zehatza bulegoan
Lekua:
Bilbo
Prezioa:
220 €