• euskara bai euskarari
Hezkidetzan aditua
Hezkuntzan aritzen diren hezitzaile eta agenteekin genero-sexualitate sistema landuko da, Aukera Berdintasunaren araudia ezagutzeko, arlo praktiko eta teorikoaren arteko lotura definitzeko eta genero ikuspegia hezkuntza, programa edota proiektuetan txertatzeko. 5 hilabeteko iraupena du ikastaro honek eta bi aukera daude goiz edo arratsaldez egin ahal izateko. Ikusi oharrak.
Helburua:
- Hezkuntzan aritzen diren hezitzaile eta agenteekin sexu-genero sistema lantzea
- Aukera Berdintasunaren inguruko neurriak ezagutzea
- Arlo praktiko eta teorikoaren arteko lotura definitzea
- Genero ikuspegia hezkuntza programa edota proiektuetan txertatzea.



Edukia:
GENERO DESBERDINTASUNAK ETA GENERO SISTEMAK
- Genero eraikuntza sistemak
- Feminismoak eta hauen eragina
- Sexuazio prozesua/ sexualitatea

HEZKIDETZA JARDUERA HEZITZAILEAN
- Hezkuntza ereduak: formala, ez formala, informala
- Hezkuntzaren garapena: berezia, mistoa eta hezkidetzailea
- Curriculum ezkutua
- Genero azterketa hezkuntzan
- Hezkidetzaren garapen praktikoa (baliabide pedagogikoak)

PROIEKTUEN PLANIFIKAZIOA ETA KUDEAKETA BALIOEN IKUSPEGITIK
- Proiektuen planifikazioa eta kudeaketa genero ikuspegitik
- Proiektuen diseinu eta programazioa
- Genero adierazleak

HIZKUNTZAREN ERABILERA
- Hizkuntza eta hizkera
- Hizkera ez sexista
- Hizkuntzaren erabilpen hezkidetzailea

GATAZKEN KONPONKETA ESTRATEGIAK
- Indarkeria jendartean
- Bitartekaritza eta emakumeen kontrako indarkeria

PARTE HARTZEA
- Parte hartze ereduak
- Genero ikuspegiaren txertaketa elkartegintzan

EMAKUMEA ETA ETORKINA: BAZTERKETA BIKOITZA
- Mugimendu migratzaileen feminizazioa
- Emakumeen migrazio faktoreak

MASKULINITATEA
- Gizon taldeak
- Genero nortasunak
- Sexismoaren aurkako gizonen lana

ELKARTEEKIN BISITAK
- Adibidez: Aldarte, dokumentazio zentroa…



Oharra:
Urtarriletik maiatzera:
Asteazkenetan 10:00-13:00 eta zenbait larunbatetan 10:00-14:00 eta 16:00-20:00.


Egutegia:
Egutegi zehatza bulegoan
Lekua:
Bilbo
Prezioa:
220 €