zer da
prestakuntza
zerbitzuak
argitalpenak
partaidetza poltsa
loturak
 
Prestakuntza/

GIZARTE KULTUR DINAMIZATZAILE IKASTAROA 
Egun guztion ahotan dagoen partaidetza praktikara eramateko baliabide eraginkorra da Gizarte eta Kultur Dinamizatzaile ikastaroa. Gure elkartean zein lanetan egitasmoak hobetzeko, taldearen dinamizaziorako tresnak berriak eskuratzeko eta esparru desberdinetan martxan dauden egitasmoak ezagutzeko aukera izango dugu.  
Helburuak · Dinamizatzaileen jardueraren kalitatea hobetzeko oinarrizko ezaguera teoriko-praktikoak eskaini.
· Zure abileziak lantzeaz gain zure elkarte, erakunde, herri mugimenduaren dinamikari astindu bat emateko tresnak eskuratu.
· Prestakuntza, hausnarketa, topaketa eta eztabaidarako gunea ahalbidetu, gizarte eta boluntarioen mugimenduko agente aktibo diren pertsonei.
Programa -Gizarte psikologia eta talde dinamika
-Susperketa sozio-kulturala
-Euskal Herria marko sozio-politikoa
-Partaidetza, elkartegintza, bolondresgoa
-Elkarte baten kudeaketa eta antolaketa
-Proiektuen diseinua eta ebaluazioa
-Giza talde ezberdinekin interbentzioa
-Gizarte kultur ekipamenduak
-Soziologia eta gizarte aldaketa
Baldintzak - 21 urte beteta izatea
- Elkarte bateko kide aktiboa izatea.
Ikastaroen fitxa:
Iraupena 205 ordu teoriko-praktiko eta 200 ordu praktiko.
Datak Urritik Maiatzera asteartero eta zenbait larunbatetan (hilean behin). Egutegia eskuratzeko eskolara
Ordutegia Asteartetan 17:00-21:00
Larunbatetan: 10:00-14:00 eta 16:00-20:00
Oharra - Eusko Jaurlaritzak luzatutako Titulazio ofiziala ematen da.
Prezioa 220€
(Aterpea ez dago prezioaren barnean)
Matrikulazio datak
Laguntzailea Eusko Jaurlaritzako Kultura saila
Matrikulatu
 1. orrialdea 1(e)tik   
 
 
Bai euskarari ziurtagiria   Css Egokiak! Zabalbide 26, behea. 48006 Bilbo. Tel. 944320445 Fax: 944335905 bulegoa@urtxintxaeskola.org
Administrazioa