zer da
prestakuntza
zerbitzuak
argitalpenak
partaidetza poltsa
loturak
 
Prestakuntza/

Astialdi Eskola

ASTIALDIKO BEGIRALE IKASTAROA   

Helburuak - Ume eta gazteekin lan egiteko gai izango diren begiraleak sortzea
- Astialdiko heziketan hausnarketa eta teori marko baten ezagupenari hasiera ematea
- Ikaslea edozein ekintza programatzeko eta horren inguruko hausnarketa eta auto-kritikarako prestatzea
Programa - Talde dinamika
- Psikologia ebolutiboa
- Inguruaren azterketa eta programazioa
- Sexualitatea eta hezkidetza
- Udalekuak eta kanpamenduak
- Zeharkako Lerroak: euskara, osasuna, kontsumoa, ...
- Euskal Herrian hezitzen
- Teknikak: eskulanak, antzerkia, lehen sorospenak, euskal jolasak, …
Baldintzak - 18 urte izatea edo lehenengo ikasturtean betetzea
- Titulazioa eskuratzeko jasotzailea elkarte baten partaidea izatea edo elkartegintzarekiko konpromisoa ziurtatzea beharrezkoa da
   
Ikastaroen fitxa:
Iraupena -204 ordu teoriko eta 120 ordu praktikoak.
Egutegia - Bi modalitate:
+Era estentsiboan: asteburuetan, hilabetean behin 2 ikasturtetan zehar.
+Era intentsiboan: astearte eta ostegun arratsaldetan (4 ordutako saioak) eta zenbait asteburuetan, ikasturte batean.


Ordutegia
Lekuak · Era estentsiboan: Bilbon, Deustun, Durangaldean, Ezkerraldean, Lea-Artibain, Urdaibain, Getxon, Enkarterrietan, Leioan, Agurainen, Gasteizen, Laudion, …
· Era intentsiboa: Bilbon.
Oharra - Ikastaroaren alde teorikoa amaitzean Andraisia Ekimena (Gazteentzako Aukera Berdintasuna Hezkuntza Ez-formalean) banatuko da.
- Eusko Jaurlaritzak luzatutako titulua ematen da.
Prezioa - Era estentsiboan: 150 € urte bakoitzean..
- Era intentsiboan: 300€ (bi epetan ordaintzeko aukera emango da).
(OHARRA: Aterpeak ez daude prezioan barne)
   
Laguntzailea: Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Saila eta Arabako Gazte Foru Erakundea
    
 
Matrikulatu

ASTIALDIKO ZUZENDARI IKASTAROA   

Helburuak - Giza talde bat koordinatu ahal izateko beharrezko baliabideak ematea,
- Koordinatzailearen paperean sakontzea,
- Elkarteak inguratzen duen errealitatearen behaketarako metodoak garatzea, bere lana eraginkorra izan dadin.
Programa - Heziketa taldearen osaketa.
- Euskal Haurreria eta gaztediaren egoera.
- Bolondresgoa eta lan profesionala
- Erakundeen kudeaketa eta antolaketa. Legedia eta legeztapen prozesuak.
- Baliabide soziokulturalak eta ekipamenduen bisitak.
Baldintzak - Astialdiko begirale titulua izatea.
- 21 urte beteta edukitzea.
- Titulazioa eskuratzeko jasotzailea elkarte baten partaidea izatea edo elkartegintzarekiko konpromisoa ziurtatzea beharrezkoa da.
   
Ikastaroen fitxa:
Iraupena 100 ordu teorikoak eta 120 ordu praktiko
Egutegia Urria:
19, ostirala
27-28, asteburua

Azaroa:
10, larunbata
16, ostirala
24, larunbata
30, ostirala

Abendua:
15, larunbata

Urtarrila:
11, ostirala
12, larunbata
18, ostirala

-Otsailetik maiatzera ikastaro berri bat eskainiko da.

Ordutegia ostiraletan 16:30-20:30, larunbatetan 10:00-14:00 eta 16:00-20:00, eta asteburuan larunbateko 10etatik igandeko 17ak arte.
Lekuak Bilbon.
Oharra Eusko Jaurlaritzak luzatutako titulua emango da
Prezioa 160€
(OHARRA: Aterpea ez dago prezioan barne)
   
Laguntzailea: Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Saila
    
  EPEA: Otsailaren 9ra arte
Matrikulatu
 1. orrialdea 1 (e)tik   
 
 
Bai euskarari ziurtagiria   Css Egokiak! Zabalbide 26, behea. 48006 Bilbo. Tel. 944320445 Fax: 944335905 bulegoa@urtxintxaeskola.org
Administrazioa