Betiko jolasak era hezkidetzailean burutzeko 50 proposamen. Euskaraz.
- “Jolas ez sexisten bilduma”, 2003ko urtean egindako ikerketaren ondorioz Astialdiko hezitzaileei zuzenduta daukagu liburu hau, non marko teorikoa eta praktikoa jorratzen den. Euskaraz.
10,00€
Andraisia Ekimena
Gazteentzako Aukera Berdintasuna Hezkuntzan Ez Formalean. Euskaraz. Emakunde saria 2003
10,00€
Mundua jolasean
Bost kontinenteetako 25 jolas 25 tailer
Mundua Jolasean liburuak kulturartekotasuna lantzeko baliabidea izan nahi du.
Lur Sha, Aristhot, Désiré, Aritz eta Norak haiekin jolastera gonbidatuko gaituzte.
Lehen Hezkuntzako haurrekin lantzeko Kontinente bakoitzeko bost jolas eta bost tailer aurkezten dizkigute.
Bidai ona izan
18 €
Nahas-Mahas: Kulturen Zukuan Dantzan
Kulturartekotasuna lantzeko teknikak, jolasak eta oinarri teorikoa. CD.Roma eta liburua. Euskeraz eta gazteleraz.
15€
Pentsatuz... Aisia, astia, emakumeak. Hainbat gogo
Euskaraz eta gazteleraz.
- “Aisia. Astia. Emakumeak”. 2004an ere ikerketa hau argitaratu genuen, Durangoko Liburu eta Diskoen Azokan aurkeztu genuelarik. Emakundek lagunduta.
10€
Astialdiko koadernoak
Ume eta gazteekin lantzeko hainbat teknika eta ardatz.
Talde Dinamika, Programazioa, Udako Ekintzak, Naturaren Pedagogia, Sexualitatea eta Kale Animazioa lantzeko hainbat teknika eta ardatz. Euskeraz.
Dohako
Jarduera Hezkidetzailerako Eskuliburua
Erabilera Hezkuntza Ez formalean
- “Jarduera hezkidetzailea esku-liburua. Erabilera hezkuntza ez formalean”, 2000. Gizarteari zuzenduta eta Emakunde Sariak 2001 saritua izan dena. Hausnarketarako eta ekiterako proposamena hezkuntza ez formalaren arloan lanean ari diren guztiei luzatutako liburua, hau da, jasotzaileak Astialdiko Begirale tea Zuzendari eta Susperketa Soziokulturalaren arloko prestakuntzan agente hezitzaile gisa diren pertsonak izan dira. Euskaraz eta gazteleraz.
Dohako
Xake Mate.
Astialdian sexismoari aurre egiteko aholku sorta.
- “Xake Mate. Astialdian sexismoari aurre egiteko aholku sorta”. 2004an egindako liburuxka. Udan zehar ume eta gazteen begirale eta hezitzaileei helarazi genien, 1.500 ale egin genituelarik. Foru Aldundiak lagundu zuen, Euskara Sustatzeko Zuzendaritzak, hain zuzen ere. Euskaraz.
7 zati geometrikoz osatutako jokoa, hauek mugituta irudi ezberdinak lortzen dira.
Antzineko Txinan umeek eta emakumeek tangramean jolas egiten zuten. Gaur egun, gure irudimena erabiltzeko aukera denok dugu jostailu honetan. 7/8 urtetik aurrerako ume zein helduentzako egokia da. Objetuak, pertsonak, animaliak, landareak,... osa daitezke, baina zati guztiak erabilita eta bat bestearen ondoan jarrita. Zer? Animatuko zara?
4€
Xake Mate
Liburuxka honen helburua ipuinetan ager daitezkeen sexismoaren adierazpenak gainditzeko aholkuak eskaintzea da.
• Zabaldu ipuin bat eta zuk amesten duzun
mundu berri bat agertuko zaizu. Etorkizuna
idazteke dago, egin dezagun errealitatea.
• Neska guztiek ez dutelako printzesak izan nahi,
mutil guztiek ez dutelako gerlariak izan nahi.
Edozein ipuinetan hamaika amaiera desberdin egon daiteke. Honetan ere, zure gustokoa aukeratu ahal izango duzu.
Haize eta Lur Euskal Herriko herri batean bizi dira. Beraien bizitza gurea bezalakoa da, goizean goiz esnatzen diraz eskolara joateko, arratsaldetan parkean lagunekin jolasten dute.
Aste honetan zerbait bitxia gertatu zaie eta oso dibertigarria denez gurekin konpartitu nahi dute. Gozokidenda berria zabaldu detenetik jende guztia aldatzen hasi da eta herria kolorez bete egin dute.
4€
Ipuinak ez sexistak izateko gida
Bilduma honetan ipuinen gaineko alde teorikoa (ipunen funtzioak, umeen garapena, ipuinetako irudiak..) eta lanketarako adinka sailkatuta 25 ipuinetako fitxak aurkituko dituzue.
Ipuinek, umeak txiki-txikiak direnetik, heziketarako baliabide ezin hobea eskaintzen digute. Ipuinen bidez umeek mezu desberdinak jasotzen dituzte eta barneko adimen-egituretan eragina izaten dute, beraien inguruan gertatzen diren gauzen irakurketa egiten joateko lagungarri suertatzen direlarik. Umeen literaturak jendarteratze prozesuan duen funtzio argienetarikoa eredu femenino eta maskulinoen igorpena da. Neska-mutilei paper sexualak helarazten zaizkie arrakasta handiz; sexu bakoitzarentzat rol, gaitasun eta portaera batzuk markatuko dituzte.
Hau dela eta, Emaisia Elkarteak eta Urtxintxa Eskolak, elkarlanean euskarri didaktikoa eskaintzen dizuete astialdian euskara eta berdintasuna praktika ditzagun.
Bilduma honetan ipuinen gaineko alde teorikoa (ipunen funtzioak, umeen garapena, ipuinetako irudiak..) eta lanketarako adinka sailkatuta 25 ipuinetako fitxak aurkituko dituzue.
Gure azken argitalpen hau jaso nahi baduzu, zuzenean harremanetan jarri gurekin telefonoz edo www.urtxintxaeskola.org web guneran bidez.
Bestelako jarduerak
Tailerra: Ipuinek kontatzen dutena
HELBURUAK
Ø Ipuinen bitartez zabaltzen diren estereotipo sexistak aztertzea.
Ø Ipuinak aukeratzerako irizpide ez sexistak izateko aholkuak ematea.
Ipuin kontalaritza: zubiak eraikitzen
HELBURUA
Ø Kontu kontari ateak zabaldu aukera berdintasunari.
Gurekin harremanetan jartzeko
Aisialdian emozioen bidez sexismoari aurre egiteko aholku sorta
Liburuxka honen helburua, sexismoa gainditzeko emozioen kontzientzia eta autoerregulazioa bultzatzea eta emozioak sexismoaren eraginetik aske bizitzeko deia egitea da.
• “Xake Mate. Astialdian emozioen bidez sexismoari aurre egiteko aholku
sorta”. 2007an egindako liburuxka. Udan zehar ume eta gazteen begirale
eta hezitzaileei helarazi genien. Foru Aldundiak lagundu zuen. Euskaraz.
• Emozioak, bidea argitzen duten harribitxiak dira, nora eta nola joan
belarrira xuxurlatzen diguten ahotsak. Gure bidean argiak ikusteko,
ordea, beharrezkoa da emozioek xuxurlatzen digutena entzutea, besteen
emozioak zein norberarenak jotzen duten sintonia aditzea eta beraien
kilikilian dantzatzea, gutxienez une batez… Helburua bidea egitea da,
hobetzea.
Memoria garatzeko bikote jolas ezaguna oinarri hartuta, haur eta gaztetxoen garapen emozionala lantzeko tresna dibertigarria!
10 emozio zein emoziori loturiko egoera (poza, tristura, lasaitasuna,
lotsa, beldurra, ustekabea, nazka, haserrea, kulpa, plazerra) agertzen
dituzten 20 fitxa daude jostailu honetan. Gure eginkizuna bikoteak egin
eta emozioen inguruko jolas ezberdinak egitea izango da!