• euskara bai euskarari
dokumentazio zentroa
dokumentazio zentroa

Astialdiko hezitzaileon jarduerak arrakasta izan dezan informazioa eta formazioa uztarturik dauden aldagaiak dira. Horrenbestez, URTXINTXA ESKOLAk arreta berezia eskaintzen dio zerbitzu honi. Liburu eta dokumentu espezializatuak ez dira erraz eta maiz aurkitzen, eta hala denean, atal ekonomikoa traba bat bilakatzen da. Urtxintxa Eskolatik premia honi ondorengo azpi-zerbitzuen bitartez erantzuten ahalegintzen gara.

 

Liburuak, aldizkari espezializatuak, herri aldizkariak, ikus-entzunezko materiala eta gai zehatzen prentsa jarraipena aurkituko duzu gure dokumentazio zentroan. Hezkidetzan eta generoan espezializatua dago.

 

DOKUMENTAZIO ZENTROKO GAIAK:

1. Hezkidetza
2. Emakumea
3. Sexualitatea
4. Gazteria
5. Aisialdia eta astialdia
6. Tailerrak
7. Susperketa soziokulturala
8. Soziologia
9. Psikologia
10. Informazioa eta teknologia berriak
11. Zeharkako lerroak
12. Ingurugiroa
13. Kultur arteko hezkuntza/Inmigrazioa
14. Euskara
15. Elkartegintza
16. Ekonomia eta Zuzenbidea

 


Bideoak/DVD, aldizkariak, liburuak...