Tertangako Etxea alokairuan dagoen balioen eraikina da, eskola zaharra zena. Egonaldiak egiteko aukera dago Tertangan (Araba). Etxea soilik, edota dinamizazioekin batera alokatu daiteke. Informazio gehiago webgunean.
Amarauna Sarea Euskal Herriko hainbat asti taldek osatzen dute. Euskara, euskal kultura eta Euskal Herria ardatz izanik, bere jardun hezitzailea hezkuntza ez formalean egiten du, jendartearen eraldaketa bilatzen duelarik.
Aisialdi hezitzailearen zirimola da honakoa. Hezkuntza formalaz eta ez formalaz hausnartu, gozatu eta bestelako balio askatzaileak sustatzeko baliabideak aireratu nahi ditugu mikrosaio hauetan. Elkarrizketa ezberdinak, artikulu bereziak, ipuin eta jolasen inguruko azterketak…