
2012-03-27
Ben Pearforest (Inorabez, 2012) da Astialdiko Koordinatzailea, eta berari esker, Begirale Topaketen prestaketak zelan doazen jakin izan dugu. Aurten pelikuleroen munduan murgilduko dira balioetan oinarrituriko hezkuntza sentituz, pentsatuz eta eginez. 10 amaieraz osaturiko filma sortuko dute asteburuan.
Hemen behean, Begirale Topaketen blogean aurki dezakezuen elkarrizketa duzue irakurgai.
---
Ben Pearforest: “Eskolan ikasitakoak zabaldu eta haien bide propioa landu behar dute”
Ben Pearforest (Inorabez, 2012). Urtxintxa “Zinema” Eskolak hile asko darama Barriako grabaketa egunak prestatzen. Urtero bezala kurtso amaieran, eskolako “aktore” aurreratuenek haien “pelikula” sortuko dute. Horretarako Baliotan oinarrituriko espazioa okupatuko dute Arabako herri galdu batean. Ia 200 gaztek osatuko dute “Aktore izan nahi dut!” filma.
Produkzio lanetan zabiltzate zuen azken filmaren bila. Zelan doaz prestaketa lanak?
Imagina dezakuezenez halako neurriko produkzioak ez dira errazak izaten. Baina hau da benetan gustatzen zaiguna, horregatik gara Urtxintxan pelikulero! Esan dezakegu benetako prestaketa lana orain bi urte hasi zutela gure eskolako “aktoreek”. Urte hauetan trebatu eta ikasitako teknika eta balioak praktikara eraman eta “pelikula” on bat sortuko dogu, gero hauek eta haien kabuz “pelikula” propioak sortzeko.
Asteburuaren prestaketa lanak bestela ondo, lan talde bikaina dugu, teknikariak, gidoilariak… haiek gabe hau ezinezkoa litzateke.
Plantilla handitu duzue krisi garaian. 170 aktore, produktore, atrezzolari… Nola antolatuko zarete?
Ziur ondo, bertaratuko garen guztiok trebatuak gaude talde lanean, pertsona nagusiz osatutako “udaleku” antzeko bat izango da eta lanaz gain jende berria ezagutzeko aukera ere kontutan hartu behar da. Zu ta biok ez ginen halako baten ezagutu?
10 herritako 170 “aktore” etorriko dira, eta antolaketa eta “produkzio” lanetan 25 lagun egongo gara. 3 gune nagusi izango ditugu, “pelikula” on bat egiteko beharrezkoak: Sentitu-Pentsatu-Egin. Horretan arituko gara larunbatean. Igandea berriz grabaketa eguna izango da.
“Aktoreek” prestatutako dakartzaten teknikak azpimarratu nahi ditut, hori ere prestaketa lana da. Biba zuek!
Eta krisia aipatu duzunez… Badakizu herrigintzan ez dagoela inoiz krisirik?
Filmaren gidoiak badu amaierarik?
Asteburukoak bai noski, baina ez dizut ezer aurreratuko… gutxienez 10 genero eta 10 amaiera ezberdin izango dituela esango dizut. Ulertu da? Karkar
Serio. Haientzako, ikasleentzako, hau hasi baino ez da egin, orain eskolan ikasitakoak zabaldu eta haien bide propioa landu behar dute… Kale antzezle bihurtu, akaso aktore profesional… Gidoia idazteke dute oraindik, nahiz eta batzuk hasiak diren.
Firmaidazu autografo bat, mesedez.
Nik ez dizut sinatuko baina bilatu benetako 190 protagonisten firmentzako lekua.
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
