• euskara bai euskarari
aholkularitza
aholkularitza

Bizkaiko Urtxintxa Eskolak urte asko darama esku-hartzean eta arlo soziokulturalean lanean. Hezkuntza ez formalaren eta hezkuntza formalaren bidez balioetan oinarrituriko hezkuntza du helburu, jendarte eredu zabal bat: anitza, elkarkidetzan eta parekidetasunean oinarritua, euskalduna eta euskal herritarra.

 

Hori dela eta, bere ikastaroak, hitzaldiak, muntaiak... eta, nola ez esperientzia, jendartearen eta elkartegintzaren eskura jarri nahi ditu. Urtxintxa Eskola elkartea izanik, aisialdi mugimendua suspertzeko eta bultzatzeko agentea da era berean. Honenbestez, gainontzeko elkarte eta jendarte eragileekin elkarlana, laguntza eta harremana indartzea da AHOLKULARITZAren bitartez bultzatu nahi dena.

 

Laburbilduz, alor honi dagokion edozein zalantzaren aurrean lagun dezakegula uste baduzu, jarri gurekin harremanetan eta azaldu zein den zure kezka. Ahal dugun neurrian bidelagun izango gaituzu.