| |
|
| |
 |
|
 |
|
| BALIOETAN
HEZTEKO KOADERNOAK |
|
|
|
|
 |
|
 |
|
| |
 |
|
 |
|
| KATRAMILA
(BERRIA) |
 |
|
29
abesti-jolasez osaturiko liburuxka eta
diska honetan, haurrekin goizean hasi
eta gauera arteko eguneroko errutinak
euskaraz egiteko baliabideak aurkituko
dituzu. Hezitzaileok ( gurasoek, irakasleek,
begiraleek…) esnatzeko, bazkaltzeko,
sentimenduak adierazteko, euskaraz egitera
animatzeko, laztanak egiteko, lotara joateko…abesti-jolasak
ikasteko aukera izango duzue.
Urtxintxa Eskolak, bilduma hau sortzeko
, hainbat balio hartu ditu kontutan, parekidetasuna,
kulturartekotasuna, euskara eta bizikidetza
besteak beste, eta horrez gain, garrantzia
berezia eskaini zaio edukietan elementu
positiboak txertatzeari, haurrei, esnatzen
direnetik lotara doazenera arte, alaitasuna,
freskotasuna, positibotasuna, umorea,
laguntasuna, bizitasuna eta samurtasuna
transmititu nahirik.
|
| 25 € |
|
 |
| |
|
|
|
|
 |
|
 |
|
| |
 |
|
 |
|
| Xake Mate
VI (BERRIA) |
 |
|
Xake
mate bildumaren 6. liburuxka honekin,
jolas hezkidetzailearen garrantziaz kontziente
izateko eta honetan hausnartzeko propposamena
egin nahi dizuegu. Helburua, jolasaren
lanketaren bidez sexismoari aurre egitea!
Ezaguna da, jolas jarduerek haurren
garapenean duten garrantzia. Jolasaren
bidez, zentzuak (ukimena, ikusmena,
entzumena…) garatzen dituzte,
pertsonak ezagutzen ikasten dute, besteekiko
portaera eta errespetu-ohiturak bereganatzen
dituzte, irudimena eta fantasia lantzen
dute, oroimena lantzen dute, eta abar.
Jolasari esker, inguruarekin komunikatzen
ikasten dute.
Hala ere, ezin da ahaztu, jolas ugari
daudela eta guztiek ez dituztela abilezia
berdinak bultzatzen eta errazten. Jolasaren
bidez, pertsonen arteko harremanetarako
balio berriak irakatsi eta ikasi ahal
dira; bizikidetzarako eta berdintasunerako
balioak, norbere identitatea generoetatik
aparte garatuz alegia. |
| |
|
 |
| |
|
|
|
|
 |
|
 |
|
| |
|
| |
 |
|
 |
|
| Jolasen Laborategia |
| |
|
Ezaguna
da, jolas jarduerek haurren garapenean
duten garrantzia. Jolasa, haurren ekintza
garrantzitsuenetariko bat da, haurraren
berezko bide naturala, giza garapena
ahalbidetzen duten hainbat prozesu kognitibo,
afektibo ,sozial… abian jartzeko.
Haurrek, jolasa behar dute ikasteko;
azken finean, hauen bidez, konpartitzen,
galtzen, irabazten, elkarri laguntzen,
errespetatzen, amets egiten, komunikatzen…
ikasten dute.
Jolasak, jendartean parekidetasuna eta
bizikidetza sustatzeko oinarrizko tresnak
dira. Hau dela eta, liburu honen bitartez,
hezitzaileak diren guztiei (gurasoak,
irakasleak, astialdiko begiraleak, …)
jarrera sexistak ekiditeko gomendio
sortak eskaini nahi izan dizkiegu, jolasek
ezkutuan duten balore karga azalduz.
Oraingo honetan, 2003an kaleratu genuen,
Jolas ez sexisten bilduman agertzen
diren jolasei jarraipen bat eman nahi
izan diogu, eta hezitzaileen eskaerei
erantzunez, jolasekin tailer batzuk
egitea proposatzen dugu.
Gure azken argitalpen hau jaso nahi
baduzu, zuzenean harremanetan jarri
gurekin telefonoz edo www.urtxintxaeskola.org
web guneran bidez.
|
 |
|
| 20 € |
|
 |
| |
|
|
|
|
 |
|
 |
|
| |
|
| |
|
| |
 |
|
 |
|
| Emozioen
Memory |
 |
|
Memoria
garatzeko bikote jolas ezaguna oinarri
hartuta, haur eta gaztetxoen garapen emozionala
lantzeko tresna dibertigarria!
10 emozio zein emoziori loturiko egoera
(poza, tristura, lasaitasuna,
lotsa, beldurra, ustekabea, nazka, haserrea,
kulpa, plazerra) agertzen
dituzten 20 fitxa daude jostailu honetan.
Gure eginkizuna bikoteak egin
eta emozioen inguruko jolas ezberdinak
egitea izango da! |
| 5€
|
|
 |
| |
|
|
|
|
 |
|
 |
|
| |
|
 |
|
 |
|
| Xake Mate IV |
 |
Aisialdian emozioen bidez sexismoari aurre egiteko aholku sorta |
Liburuxka
honen helburua, sexismoa gainditzeko emozioen kontzientzia eta
autoerregulazioa bultzatzea eta emozioak sexismoaren eraginetik aske
bizitzeko deia egitea da.
• “Xake Mate. Astialdian emozioen bidez sexismoari aurre egiteko aholku
sorta”. 2007an egindako liburuxka. Udan zehar ume eta gazteen begirale
eta hezitzaileei helarazi genien. Foru Aldundiak lagundu zuen. Euskaraz.
• Emozioak, bidea argitzen duten harribitxiak dira, nora eta nola joan
belarrira xuxurlatzen diguten ahotsak. Gure bidean argiak ikusteko,
ordea, beharrezkoa da emozioek xuxurlatzen digutena entzutea, besteen
emozioak zein norberarenak jotzen duten sintonia aditzea eta beraien
kilikilian dantzatzea, gutxienez une batez… Helburua bidea egitea da,
hobetzea. |
| |
|
 |
| 200709111204110.xakemate07.pdf |
|
|
|
|
 |
|
 |
|
| |
|
 |
|
 |
|
| Ipuinak ez sexistak izateko gida |
 |
Bilduma honetan ipuinen gaineko alde teorikoa (ipunen funtzioak, umeen
garapena, ipuinetako irudiak..) eta lanketarako adinka sailkatuta 25
ipuinetako fitxak aurkituko dituzue. |
Ipuinek,
umeak txiki-txikiak direnetik, heziketarako baliabide ezin hobea
eskaintzen digute. Ipuinen bidez umeek mezu desberdinak jasotzen
dituzte eta barneko adimen-egituretan eragina izaten dute, beraien
inguruan gertatzen diren gauzen irakurketa egiten joateko lagungarri
suertatzen direlarik. Umeen literaturak jendarteratze prozesuan duen
funtzio argienetarikoa eredu femenino eta maskulinoen igorpena da.
Neska-mutilei paper sexualak helarazten zaizkie arrakasta handiz; sexu
bakoitzarentzat rol, gaitasun eta portaera batzuk markatuko dituzte.
Hau dela eta, Emaisia Elkarteak eta Urtxintxa Eskolak, elkarlanean
euskarri didaktikoa eskaintzen dizuete astialdian euskara eta
berdintasuna praktika ditzagun.
Bilduma honetan ipuinen gaineko alde teorikoa (ipunen funtzioak,
umeen garapena, ipuinetako irudiak..) eta lanketarako adinka sailkatuta
25 ipuinetako fitxak aurkituko dituzue.
Gure azken argitalpen hau jaso nahi baduzu, zuzenean harremanetan
jarri gurekin telefonoz edo www.urtxintxaeskola.org web guneran bidez.
Bestelako jarduerak
Tailerra: Ipuinek kontatzen dutena
HELBURUAK
Ø Ipuinen bitartez zabaltzen diren estereotipo sexistak aztertzea.
Ø Ipuinak aukeratzerako irizpide ez sexistak izateko aholkuak ematea.
Ipuin kontalaritza: zubiak eraikitzen
HELBURUA
Ø Kontu kontari ateak zabaldu aukera berdintasunari.
Gurekin harremanetan jartzeko
Zabalbide 26, behea. 48006 Bilbo
Tel: 94 432 04 45 Faxa: 94 433 59 05
e-maila: urtxintxa@urtxintxaeskola.org
|
| 18€ |
|
 |
| |
|
|
|
|
 |
|
 |
|
| |
|
 |
|
 |
|
| Gozoki magikoak |
 |
Edozein ipuinetan hamaika amaiera desberdin egon daiteke. Honetan ere,
zure gustokoa aukeratu ahal izango duzu. |
Haize
eta Lur Euskal Herriko herri batean bizi dira. Beraien bizitza gurea
bezalakoa da, goizean goiz esnatzen diraz eskolara joateko,
arratsaldetan parkean lagunekin jolasten dute.
Aste honetan zerbait bitxia gertatu zaie eta oso dibertigarria
denez gurekin konpartitu nahi dute. Gozokidenda berria zabaldu
detenetik jende guztia aldatzen hasi da eta herria kolorez bete egin
dute. |
| 4€ |
|
 |
| |
|
|
|
|
 |
|
 |
|
 |
|
 |
|
| Xake Mate |
 |
Liburuxka honen helburua ipuinetan ager daitezkeen sexismoaren
adierazpenak gainditzeko aholkuak eskaintzea da. |
• Zabaldu ipuin bat eta zuk amesten duzun
mundu berri bat agertuko zaizu. Etorkizuna
idazteke dago, egin dezagun errealitatea.
• Neska guztiek ez dutelako printzesak izan nahi,
mutil guztiek ez dutelako gerlariak izan nahi. |
| |
|
 |
| 200607171316220.xake mate! 06 ipuinak.pdf |
|
|
|
|
 |
|
 |
|
 |
|
 |
|
| Mundua jolasean |
 |
Bost kontinenteetako 25 jolas 25 tailer |
Mundua Jolasean liburuak kulturartekotasuna lantzeko baliabidea izan nahi du.
Lur Sha, Aristhot, Désiré, Aritz eta Norak haiekin jolastera gonbidatuko gaituzte.
Lehen Hezkuntzako haurrekin lantzeko Kontinente bakoitzeko bost jolas eta bost tailer aurkezten dizkigute.
Bidai ona izan
|
| 18 € |
|
 |
| |
|
|
|
|
 |
|
 |
|
 |
|
 |
|
| Bizikidetzarako Tangram |
 |
7 zati geometrikoz osatutako jokoa, hauek mugituta irudi ezberdinak lortzen dira. |
Antzineko
Txinan umeek eta emakumeek tangramean jolas egiten zuten. Gaur egun,
gure irudimena erabiltzeko aukera denok dugu jostailu honetan. 7/8
urtetik aurrerako ume zein helduentzako egokia da. Objetuak, pertsonak,
animaliak, landareak,... osa daitezke, baina zati guztiak erabilita eta
bat bestearen ondoan jarrita. Zer? Animatuko zara? |
| 4€ |
|
 |
| |
|
|
|
|
 |
|
 |
|
 |
|
 |
|
| Astialdiko koadernoak |
 |
Ume eta gazteekin lantzeko hainbat teknika eta ardatz. |
Talde
Dinamika, Programazioa, Udako Ekintzak, Naturaren Pedagogia,
Sexualitatea eta Kale Animazioa lantzeko hainbat teknika eta ardatz.
Euskeraz. |
| Dohako |
|
 |
| |
|
|
|
|
 |
|
 |
|
 |
|
 |
|
| Xake Mate II |
 |
Astialdian biolentziari aurre egiteko aholku sorta |
- “Xake Mate. Astialdian biolentziari aurre egiteko aholku sorta”. 2005an egindako liburuxka. |
| |
|
 |
| 200511281156300.xake_mateII.pdf |
|
|
|
|
 |
|
 |
|
 |
|
 |
|
| Xake Mate. |
 |
Astialdian sexismoari aurre egiteko aholku sorta. |
-
“Xake Mate. Astialdian sexismoari aurre egiteko aholku sorta”. 2004an
egindako liburuxka. Udan zehar ume eta gazteen begirale eta
hezitzaileei helarazi genien, 1.500 ale egin genituelarik. Foru
Aldundiak lagundu zuen, Euskara Sustatzeko Zuzendaritzak, hain zuzen
ere. Euskaraz. |
| |
|
 |
| 200507151741030.xakemate.pdf |
|
|
|
|
 |
|
 |
|
 |
|
 |
|
| Jarduera Hezkidetzailerako Eskuliburua |
 |
Erabilera Hezkuntza Ez formalean |
-
“Jarduera hezkidetzailea esku-liburua. Erabilera hezkuntza ez
formalean”, 2000. Gizarteari zuzenduta eta Emakunde Sariak 2001 saritua
izan dena. Hausnarketarako eta ekiterako proposamena hezkuntza ez
formalaren arloan lanean ari diren guztiei luzatutako liburua, hau da,
jasotzaileak Astialdiko Begirale tea Zuzendari eta Susperketa
Soziokulturalaren arloko prestakuntzan agente hezitzaile gisa diren
pertsonak izan dira. Euskaraz eta gazteleraz. |
| Dohako |
|
 |
| |
|
|
|
|
 |
|
 |
|
 |
|
 |
|
| Pentsatuz... Aisia, astia, emakumeak. Hainbat gogo |
 |
Euskaraz eta gazteleraz. |
-
“Aisia. Astia. Emakumeak”. 2004an ere ikerketa hau argitaratu genuen,
Durangoko Liburu eta Diskoen Azokan aurkeztu genuelarik. Emakundek
lagunduta. |
| 10€ |
|
 |
| |
|
|
|
|
 |
|
 |
|
 |
|
 |
|
| Nahas-Mahas: Kulturen Zukuan Dantzan |
 |
Kulturartekotasuna lantzeko teknikak, jolasak eta oinarri teorikoa.
CD.Roma eta liburua. Euskeraz eta gazteleraz. |
|
| 15€ |
|
 |
| |
|
|
|
|
 |
|
 |
|
 |
|
 |
|
| Andraisia Ekimena |
 |
Gazteentzako Aukera Berdintasuna Hezkuntzan Ez Formalean. Euskaraz. Emakunde saria 2003 |
|
| 10,00€ |
|
 |
| |
|
|
|
|
 |
|
 |
|
 |
|
 |
|
| Jolas Ez Sexisten Bilduma |
 |
Betiko jolasak era hezkidetzailean burutzeko 50 proposamen. Euskaraz. |
-
“Jolas ez sexisten bilduma”, 2003ko urtean egindako ikerketaren
ondorioz Astialdiko hezitzaileei zuzenduta daukagu liburu hau, non
marko teorikoa eta praktikoa jorratzen den. Euskaraz. |
| 10,00€ |
|
 |
| |
|
|
|
|
 |
|
 |
|
|
|